Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du martxoaren 27an, asteazkena, 17:00etan, Tolosako Udaletxeko batzar-aretoan

2024ko Martxoaren 27a

GAI-ZERRENDA:

1. Akta hau onartzea: 2024ko otsailaren 29ko Ohiko Osoko Bilkurakoa.

2. Onartzea M.Z.S. udal langileak aurkeztutako bateragarritasun eskaera.

3. Onartzea Tolosako Udaleko 2023-2025 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa.

4. Onartzea Uzturre Asistentzia Guneak aurkeztutako prezioak eguneratzeko proposamena.

5. Onartzea Itxitako ekitaldiko faktura bat.

6. Onartzea Tolosako udal kirol instalazioen kudeaketa integralerako zerbitzuak emateko kontratuaren suntsiarazpen-espedientea iraungitzat jotzeko jardunbideari hasiera ematea, iraungitze hori gertatu izan ez balitz eduki bera izango luketen egintza eta izapideei eutsiz.

7. Tolosako udal ondasunen erroldako hutsen zuzenketa onartzea:  Arrillaga plazaren eta haren lurpean eraikitako garajeen jabari publikoaren izaera aitortzea.

8. Berrestea alkatetza dekretua: Tolosako Udaleko Udalbatzak BPXPORT XXI, S.L.U. enpresak aurkeztutako kontuak ez onartzearen aurka emakidunak Donostiako administrazioarekiko auzien 2 zk. Epaitegiaren aurrean tarteraturiko 49/2024 errekurtso Kontentzioso-Administratibo Arruntean Udalaren defentsa egikaritzeko pertsonatzea eta abokatua izendatzea.

9. Hasierako onarpena ematea Tolosako Hezkuntza Kontseilua arautzen duen erregelamenduari.

10. Hasierako onarpena ematea Tolosako Udaleko Euskararen Aholku Kontseilua arautzen duen erregelamendu berriari.

11. Hasierako onarpena ematea Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa arautzeko ordenantzari.

12. Onartzea Tolosako Aldaba auzorako Gipuzkoao Ur Kontsortzioak aurkeztutako proiektuak eragindako lursailak hirigintza-arrazoiengatik nahitaez desjabetzeko prozeduran, eragindako lursail eta jabeen behin betiko zerrendaren akats zuzenketa. 

13. Galderak eta eskaerak.