Komikiteka

Bi komikiteka ditugu: bata, helduen liburutegian eta, bestea, haurrenean. Haurrenean, gainera, irakurgelan 5 urtetik gorakoentzako komikigune berezi bat bat sortu dugu, haurrak txikitatik komikizale bihur daitezen.

Liburutegian genero honen irakurketa sustatu nahi dugu eta, hori dela eta, noizbehinka komikiari lotutako interesguneak sortzen ditugu eta irakurketa klubeko bi saiotan komikiak lantzen ditugu. Saioen dinamizatzailea komikigilea izaten da.

Era berean, hilez hil erabiltzaileen eskuragarri jartzen ditugun berrietan gutxienez 8 komiki dituzu aukeran.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA